AEIOU

Hitz batzuk ahoan korapilatzen zaizkigu eta gure pausoei jarraika aritzen dira. Gure lan egiteko modua definitzen duten hitzak dira.

Miranfú

Miranfú

1. adj. Carmen Martín Gaite eta bere “Caperucita en Manhattan” liburuaren arabera, «zerbait desberdina gertatuko da» esan nahi du. Gustuko dugu probatzea, asmatzea, ustez gertatuko ez dena bilatzea, esperimentatzea… Gure formularik gogokoena? (I+G+b) x Berdintasuna.

Plazera

Eguneroko plazerak bilatzen

1. iz. Améliek bezala, plazer txikien gustua lantzen dugu. Eguneroko plazerak bilatzen ditugu. Baita egunerokotasunean eta lanean ere.

Feminismoa

Feminismoa

1. iz. «Feminismoa indibidualki bizi eta kolektiboki borrokatzeko modua da». Simone de Beauvoir-ek esaten zuen eta gu bat gatoz.

Hitz eta Pitz

1. adj. Isiluneak hautsi eta galdera eraldatzaileak egiteko ekintza. Rebecca Solnitek dioenez, «hitzek batu egiten gaituzte, eta isiltasunak banatu egiten gaitu». Komunikazioaren ahalmenean sinesten dugu eta horregatik, gurekin lan egiten duten erakundeak ezagutzeko, galdetzea eta birgaldetzea gustatzen zaigu.

Zirrikituak

«Kontuz ireki nazazu» Emily Dickinson

1. iz. «Kontuz ireki nazazu». Emily Dickinsonek gutun batean idatzitako lehen hitzak dira. Goxotasunez gerturatzeko gonbitea da. Beti gogoan izaten dugun zerbait da, kontuz ibiltzea eta zaintzea funtsezko giltzak baitira edozein gutun, arraildura, zirrikitu edo proiektu irekitzeko.

Saregileak

Sareak ehuntzea

1. iz. Silvia Lópezek dioenez, «gure zaurgarritasuna kudeatzeko, Judith Butlerrek ez du proposatzen indartsuagoak izatea, baizik eta sostengatzen gaituzten sareak sendoagoak, fidagarriagoak eta zabalagoak izatea». Sareak ehuntzea gustuko dugu, eta sare horietan dago gure indarraren zati bat. Elkarrekin pentsatu, sortu eta lan egiten dugu.