Zerbitzuak

BALIO

1.iz. Pertsona batentzat edo gizarte batentzat garrantzitsua den gauza, ideia edo jarrera.

2.ad. Merezi izan.

Berdintasunerako Planak

Berdintasunerantz aurrera egiteko eta genero arrakalak murrizteko ibilbide-orriak

Berdintasunerantz aurrera egiteko eta genero arrakalak murrizteko ibilbide-orriak fase hauek aurreikusten ditu: diagnostikoa, planaren diseinua, ezarpena, jarraipena eta ebaluazioa. Tresna estrategikoa da, bai enpresetan bai administrazio publikoetan.

Aholkularitza teknikoa eta formakuntza

Berdintasunerako laguntza eta esperientzia

Berdintasunerako laguntza eta esperientzia, entitateen proiektu propioak garatzen laguntzeko. Hainbat lan biltzen ditu: informazioa eta ezagutza praktikoak partekatzea, trebakuntza, administrazioa eta kudeaketa, esku hartzeko gaitasuna areagotzea.

Soldaten azterketa

soldata-desberdintasunei buruzko azterlanak

Balio bereko lanengatik emakumeen eta gizonen artean dauden soldata-desberdintasunei buruzko azterlanak egitea, arrailak kuantifikatzea eta horien zergatiak identifikatzea, eta, hala badagokio, faktore exogenoak ezabatzea, genero-arrazoiak isolatu arte.

Komunikazio berdingilea

komunikazio baliabideak

Berdintasun proiektuen eragina handituko duten komunikazio baliabideak diseinatzea. Bideoak, kartelak, infografiak, podcast-ak, topaketak, sare sozialak.

Metodologia eta tresnak diseinatzea

Berdintasun-politikak bultzatzeko tresnak

Aplikatutako ezagutzatik abiatuta, eta formatu arin, sortzaile eta bisualez baliatuta, berdintasun-politikak bultzatzea eta ezartzea erraztuko duten tresnak sortzeko partaidetza-prozesuak.

Jazarpenaren aurkako protokoloak

Sexu jazarpena eta sexuagatiko jazarpena saihesteko eta haren aurrean esku hartzeko berariazko prozedurak prestatzeko formakuntza.