Miranfú
1. adj. Carmen Martín Gaite eta bere “Caperucita en Manhattan” liburuaren arabera, «zerbait desberdina gertatuko da» esan nahi du. Gustuko dugu probatzea, asmatzea, ustez gertatuko ez dena bilatzea, esperimentatzea… Gure formularik gogokoena? (I+G+b) x Berdintasuna.

Hitz eta Pitz
1. adj. Isiluneak hautsi eta galdera eraldatzaileak egiteko ekintza. Rebecca Solnitek dioenez, «hitzek batu egiten gaituzte, eta isiltasunak banatu egiten gaitu». Komunikazioaren ahalmenean sinesten dugu eta horregatik, gurekin lan egiten duten erakundeak ezagutzeko, galdetzea eta birgaldetzea gustatzen zaigu.

Zirrikituak
1. iz. «Kontuz ireki nazazu». Emily Dickinsonek gutun batean idatzitako lehen hitzak dira. Goxotasunez gerturatzeko gonbitea da. Beti gogoan izaten dugun zerbait da, kontuz ibiltzea eta zaintzea funtsezko giltzak baitira edozein gutun, arraildura, zirrikitu edo proiektu irekitzeko.

Saregileak
1. iz. Silvia Lópezek dioenez, «gure zaurgarritasuna kudeatzeko, Judith Butlerrek ez du proposatzen indartsuagoak izatea, baizik eta sostengatzen gaituzten sareak sendoagoak, fidagarriagoak eta zabalagoak izatea». Sareak ehuntzea gustuko dugu, eta sare horietan dago gure indarraren zati bat. Elkarrekin pentsatu, sortu eta lan egiten dugu.