PRIBATUTASUN POLITIKA
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetzeko, jakinarazten dizugu webgunearen bidez helarazten dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialtasunez erabiliko direla, eta Eraberria Gunea S.L.-ren titulartasuneko fitxategi batean jasoko direla. Guretzat oinarrizko balioak dira konfidentzialtasuna eta segurtasuna, eta ondorioz, gure gain hartzen dugu erabiltzaileen pribatutasuna une oro bermatzeko eta behar ez den informazioa ez biltzeko konpromisoa. Jarraian, biltzen ditugun datu pertsonalei dagokienez, gure Pribatutasun Politikari buruzko informazio guztia eskaintzen dizugu.
ZURE DATU PERTSONALAK TRATATZEKO ARDURADUNA
Eraberria Gunea, S.L.
Manuel Vázquez Montalbán 4, 20018 Donostia
IFK: B75159228
Telefonoa: 687 947 395 / 659 565 195
Posta elektronikoa: info@eraberria.com
HELBURUA:
Komunikazioak newsletter bidez: Zure interesekoak izan daitezkeen artikuluei edo edukiei buruzko informazioa emateko xedearekin tratatzen dira datu hauek.
Komunikazio hauetan baja eman nahi dutenek, honako posta elektroniko honetan egin dezakete: newsletter@eraberria.com
Interesdunek elektronikoki (email bidez) edota telefonoz gure zerbitzu profesionalei buruz egiten diguten edozein eskaera, iradokizun edo eskaera kudeatzea.
Webgunearen analisi zerbitzuak: Eraberria Gunea S.L.-k webgune honen erabiltzaileen IP helbideak biltegiratu eta erabil ditzake trafikoa aztertzeko, webgunea administratzeko eta webgunearen erabilera orokorraren jarraipena egiteko. Halaber, webgunearen analisi zerbitzuak (adibidez, Google Analytics edo antzeko tresnak) erabili ahal izango ditu websiteari webgunea erabiltzen duten pertsonen erabilera aztertzen laguntzeko.
LEGEZKOTASUNA:
Gure zerbitzu profesionalei buruzko edozein informazio edo kontsulta eskaera izapidetzeko eta kudeatzeko eta Eraberria Gunea S.L.-k egindako komunikazioak igortzeko interesa duten pertsonen baimena da datuak tratatzeko oinarri legala.
Bildu ziren xederako beharrezkoak diren bitartean tratatuko ditugu zure datu pertsonalak.
HARTZAILEAK:
Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei saldu, alokatu edo lagako, legeak besterik agintzen ez duen bitartean. Ez dago datuen nazioarteko transferentziarik.
ESKUBIDEAK:
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoarekin bat, gogorarazten dizugu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak erabil ditzakezula. Eskubide horiek erabiltzeko, idatzi bat zuzendu behar duzu, Nortasun Agiriaren kopiaz edo pertsona interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen beste dokumentu batez lagundurik, gure posta elektronikora: info@eraberria.com edo posta arruntaren bidez helbide honetara: Manuel Vázquez Montalbán 4, 20018 Donostia.
ERANTZUKIZUNA ETA BETEBEHARRAK:
Eraberria Gunea S.L.-k behar diren neurri teknikoak hartu ditu, betiere kontuan izanda egoera teknologikoa, datu pertsonalak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo erabili ez daitezen. Nolanahi ere, erabiltzaileak argi eduki behar du Interneten segurtasun neurriak ez direla erasoezinak.
Erabiltzaileak bermatzen du emandako Datu Pertsonalak egiazkoak direla, eta bere gain hartzen duela horietan izandako edozein aldaketaren berri emateko ardura. Erabiltzaileak izango dira formularioa datu faltsuekin, zehaztugabeekin, osatu gabeekin edo ez eguneratuekin osatzeagatik Eraberria Gunea S.L.-ri edo edozein hirugarrengori eragin diezazkieketen zuzeneko edo zeharkako kalte edo galera ororen erantzule bakarrak.