LEGE OHARRA

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betetzeko, enpresaren identifikazio datuak hauexek direla jakinarazten dizuegu:

WEBGUNEAREN TITULARTASUNA::

Sozietatearen izena: Eraberria Gunea S.L.
Helbidea: Manuel Vazquez Montalbán 4, 4ºA 20018 Donostia
IFK: B75159228
Posta elektronikoaren helbidea: info@eraberria.com
Domeinua: www.eraberria.com

www.eraberria.com domeinuaren izenpean argitaratzen den webgunearen erabiltzaileek beren gain hartu eta errespetatuko dituzten erabilera baldintzak, erantzukizun mugak eta betebeharrak osatzen eta arautzen ditu informazio honek.

 

ERABILERA BALDINTZAK

www.eraberria.com-en sartzeak webgunearen erabiltzaile izaera ematen dio hori egiten duenari, pertsona fisikoa edo juridikoa izan, eta nahitaez dakar Lege Oharrean jasotako klausula eta baldintza orokor guztiak osorik, erabat eta inolako eragozpenik gabe onartzea.
Erabiltzailea ez badator bat Lege Ohar honetan jasotako erabilera baldintzekin eta klausulekin, ez du Webgunea erabiliko. Lege Ohar hau edozein unetan aldatu edo eguneratu daiteke. Ondorioz, erabiltzailearen erantzukizuna izango da Webgune honetan sartzen den bakoitzean indarrean dauden Erabilera Baldintza Orokorrak arretaz irakurtzea.

Webgune honetan jasotako testuak, irudiak, soinuak, softwarea eta gainerako edukiak soil-soilik Eraberria Gunea S.L. enpresarenak dira, edo hark baimendutakoenak. Edozein transmisio, banaketa, lagapen, erreprodukzio, biltegiratze edo komunikazio publiko oso edo partzial bat egiteko, Eraberria Gunea S.L.-ren baimena beharko da.

Erabiltzailea izango da webgunean sartzearen eta hura behar bezala erabiltzearen erantzulea, Espainian indarrean dagoen legediaren arabera.

Webgunea erabiltzean, erabiltzaileak konpromisoa hartuko du legez kanpoko jarduerak egiteko ez erabiltzeko; Eraberria Gunea S.L.-ren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzaketen jokabiderik ez izateko; webgunea (www.eraberria.com) ez kaltetzeko, baliogabetzeko edo gehiegi kargatzeko; edozein modutan webgunearen funtzionamendua ez galarazteko.

Eraberria Gunea S.L.-k ez du bermatzen, eta ez du bere gain hartzen, erabiltzaileen ekipoetan sor daitezkeen kalte eta galeren erantzukizuna, birus informatikoak edo beste edozein programa gaizto direla medio.

Eraberria Gunea S.L.-k beretzat gordetzen du webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa edozein unetan aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi eta/edo justifikatu gabe, egoki baderitzo.

 

JURISDIKZIOA

Eraberria Gunea S.L.-ren eta erabiltzailearen arteko harremana indarrean dagoen Espainiako araudiaren arabera arautuko da, eta edozein eztabaida Donostiako epaitegi eta auzitegien esku jarriko da.
Lege ohar hau interpretatzeari, aplikatzeari eta betetzeari buruz sortzen diren arazo guztietarako, bai eta haren erabileraren ondorioz sor daitezkeen erreklamazioetarako ere, Donostiako epaile eta auzitegien mende jartzen dira parte hartzen duten alderdi guztiak, eta espresuki uko egiten diote legokiekeen beste edozein foruri.