Berdintasunerako Planak
Berdintasunerantz aurrera egiteko eta genero arrakalak murrizteko ibilbide-orriak fase hauek aurreikusten ditu: diagnostikoa, planaren diseinua, ezarpena, jarraipena eta ebaluazioa. Tresna estrategikoa da, bai enpresetan bai administrazio publikoetan.
Aholkularitza teknikoa eta formakuntza
Berdintasunerako laguntza eta esperientzia, entitateen proiektu propioak garatzen laguntzeko. Hainbat lan biltzen ditu: informazioa eta ezagutza praktikoak partekatzea, trebakuntza, administrazioa eta kudeaketa, esku hartzeko gaitasuna areagotzea.
Soldaten azterketa
Balio bereko lanengatik emakumeen eta gizonen artean dauden soldata-desberdintasunei buruzko azterlanak egitea, arrailak kuantifikatzea eta horien zergatiak identifikatzea, eta, hala badagokio, faktore exogenoak ezabatzea, genero-arrazoiak isolatu arte.
Komunikazio berdingilea
Berdintasun proiektuen eragina handituko duten komunikazio baliabideak diseinatzea. Bideoak, kartelak, infografiak, podcast-ak, topaketak, sare sozialak.
Metodologia eta tresnak diseinatzea
Aplikatutako ezagutzatik abiatuta, eta formatu arin, sortzaile eta bisualez baliatuta, berdintasun-politikak bultzatzea eta ezartzea erraztuko duten tresnak sortzeko partaidetza-prozesuak.
Jazarpenaren aurkako protokoloak
Sexu jazarpena eta sexuagatiko jazarpena saihesteko eta haren aurrean esku hartzeko berariazko prozedurak prestatzeko formakuntza.