Manuel Vázquez Montalbán 4, 20018 Donostia
687 947 395 ~ 659 565 195
© All rights reserved. • Eraberria •
2017ko urrian, Viralgenek Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean hasi zuen bere ibilbidea. Terapia genikoak garatzen eta ekoizten dituen erakundea da. Hasieran 7 langile zituen eta gaur egun 400 pertsona baino gehiago dira, %70 emakumeak.
Proiektuak barne hartzen ditu emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko diagnostikoa eta Berdintasunerako I. Planaren diseinua. Ezaugarri bereziena prebentzio plan bat dela esan genezake; izan ere, langileak hartzen zein prestatzen zituzten bitartean, eta kudeaketa-prozedurak zehazten eta ekipamenduak eraikitzen zituzten bitartean egin da.
Zergatik da interesgarria guretzat? Erakundearen jarduerarekin eta enpresaren zein plantillaren gaztetasunarekin. Honek proiektu futurista diseinatzera eraman gaitu, eta ez hainbeste ordura arte gertatutakoa aztertzera.
Donostia Kultura hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzen dituen Enpresa Erakunde Publikoa da, hala nola antzokiak, espazio eszenikoak, San Telmo Museoa, Donostiako auzoetako hamar kultura-etxe eta Udal Liburutegien sare zabala. Gainera, diziplina guztietako ekitaldiak programatzen, jaialdiak antolatzen eta kultura plataformak sustatzen ditu Donostian, ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.
Donostia Kulturarekin batera, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana diseinatu dugu. Plan honek barne-kudeaketaren, erakundearen jardueraren zeharkakotasunaren eta bere jarduerari lotutako neurri zehatzak ezartzearen inguruko lan-ildoak biltzen ditu.
Zergatik daramagu gogoan?
Oso aberasgarria da erakundeko langileekin batera neurriak diseinatu eta eraldaketarako ahalmena duten tresnak eta baliabideak sortzen laguntzea, barne-jardueraren egunerokotasunarekin zein eragin sozialarekin oso lotuta daudenak.
2023
2022
2021
2020
2019
2016
2015
2014
2023
2022
2021
2020
2019
2014
2013
2023
2022
2021
2020
2018
2016
2015
2014
2013
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017
2016
2015
2014
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017
2016
2015
2014
2013
EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO I. PLANAREN DISEINUA
Orkli berokuntza eta ur bero sanitarioko osagaiak, segurtasun termoelektrikoa, ur-berokuntza, eguzki-sistemak eta zoru erradiatzaile-freskagarria egin eta saltzen dituen kooperatiba da. Erakundearen alboan izan gara emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa egiten eta Berdintasunerako I. Plana diseinatzen, eta gaur egun, Berdintasun Batzordeari laguntza teknikoa ematen ari gara Planeko neurriak ezartzearen prozesuan.
Zergatik da interesgarria guretzat? Oso aberasgarria da lan-prozesua kooperatiba baten errealitatera egokitzea, eta kooperatibaren partaidetza eta gardentasun dinamikak zein egiturak emakumeen eta gizonen berdintasunera bideratzea.
Donostiako Udaleko Berdintasun Unitateari Berdintasunerako II. Planaren ebaluazioan, III. Planaren diseinuan, Berdintasunerako III. Plan horren ezarpenean eta jarraipenean lagundu diogu, eta baita udal-aurrekontuak genero-ikuspegitik aztertzeko proiektuan. Horren ondoren, zikloa hasi dugu berriro: Berdintasunerako III. Plana ebaluatu dugu, IV. Plana diseinatu dugu, haren ezarpenaren jarraipena egin dugu urtero eta aurten, ebaluazioari ekingo diogu.
Zertan topatu dugu plazera? Luxua da berdintasun-politikak planifikatzeko prozesuaren fase guztietan parte hartzea eta ikastea, planifikatutakoaren ezarpenaren nondik norakoak ezagutzea eta horren eragina eta aldaketarako gaitasuna neurtu ahal izatea.
EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO I. PLANAREN DISEINUA
Gipuzkoan 1989an hainbat emakumek sortutako enpresa da, proiektu, museo eta kultura zentroak sortu, programatu, komunikatu eta kudeatzen dituena. Egun, 22 langile dira guztira.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen dirulaguntzarekin egindako proiektua da eta honako ekintza hauek biltzen ditu: emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa egitea, erakundearen Berdintasunerako I. Plana diseinatzea eta langile guztiek lan arloko emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko prestakuntza jasotzea. Bi ikuspegien baitan garatu da: erakundearen barnera begirakoa (langileen ezaugarriak, lan-baldintzak eta pertsonen kudeaketa) eta kanpora begirakoa, jarduera genero ikuspegitik aztertuz.
Zergatik daramagu gogoan? Dinamikak, komunikazio-tresnak eta Planerako proposatutako neurriak sortzaileak izan direlako. Euren egunerokoan egiten duten bezala, jarduteko modu berriak esperimentatzeko eta praktikan jartzeko aukera eman digulako.
IKUS-ENTZUNEZKO PIEZA
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, enpresekin batera, lan-arloan emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko egindako ibilbidea azaltzen duen pieza da. Dokumentuen azterketa bat egin da, eta protagonistei ibilbide honen inguruko informazioa biltzeko banakako eta taldekako elkarrizketak egin zaizkie. Maider Oleagak grabatu eta muntatu duen ikus-entzunezko lana da.
EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LANKIDETZA ERAKUNDEEN SAREA
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatutako proiektua. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza 70 Erakunde baino gehiagoz osatutako sarea, elkarren artean aritu eta sortuz berdintasunean aurrera egiteko.
Zergatik dugu gustuko? Bidelagun diren pertsona eta erakunde askorekin lan egiten dugun proiektua delako; elkarren artean gogoeta egin, ikasi eta jakintza aplikatua sortzeko espazioa delako; eta zaintza eta plazera abiapuntu izanik, berdintasunerako planak ezartzen lagunduko duten tresna arin eta bisualak diseinatzeko laborategia delako.
ENPLEGUA AKTIBATZEKO POLITIKA PUBLIKOEN DISEINU, GARAPEN ETA EBALUAZIOAN GENERO-ZEHARKAKOTASUNA TXERTATZEKO LAGUNTZA TEKNIKOA
Likadi Formación y Empleo SL, IbainConsultoria SL eta GrupoBabel (TICA)
Enplegua aktibatzeko politika publikoetan berdintasunaren zeharkakotasunaren diagnostikoa, plangintza eta jarraipena diseinatu eta egingo dugu, zerbitzu eta eragile guztien aholkularitza, gaikuntza eta parte-hartzea bermatuz, besteak beste, Estatuko Autonomia Erkidego guztietako enplegu-zerbitzu publikoena, SEPEko zerbitzu zentralena barne.
Zergatik ari da erronka izaten? Proiektuak ahalik eta genero eragin handiena izateko enpresa lehiakideen artean antolatu eta elkarlanean aritzeagatik. Gainera, errealitate zein politika publikoak modu ezberdinetara ulertu eta aplikatzea, eta genero-ikuspegia hobeki txertatzeko formulak bilatzea erronka izaten ari da baita ere.